Kalitatea

Emtesportek Euskaliten Brontzezko A saria jaso du, gure Kudeaketa Aurreraturako ereduaren aitortza gisa. Eusko Jaurlaritzaren sari garrantzitsua da, kudeaketa-praktikan garapen edo aurrerapen maila jakin bat erakusten duten enpresa eta erakundeei ematen zaiena.

EUSKALIT da aitortza horiek administratzeaz arduratzen den erakundea, eta helburu bikoitza du:

  • Kudeaketa arloan erakunderik aurreratuenak identifikatzea, beste batzuentzako estimulu eta erreferentzia izan daitezen.
  • Erakunde horien esfortzua eta kudeaketan lortutako aurrerapen maila publikoki aitortzea.


Horretarako, EUSKALITek Kontraste eta Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen dizkie euskal enpresa eta erakundeei, Kudeaketa Aurreraturako Eredua erreferentzia gisa hartuta.

Analisi hau, gure kasuan zein saritutako beste erakunde batzuenean, EUSKALITen Ebaluazio Klubeko taldeek burutu zuten. Kluba EUSKALITekin lankidetzan aritzen diren 2.00 pertsona inguruk osatzen dute (gehienak gerentzia edo zuzendaritza postuetan dihardutenak), kudeaketa arloan duten ezagutza eta esperientzia partekatuz.

Emtesport-entzat ohore handia izan zen Urkullu Lehendakariaren eskutik aitortza hau jasotzea, joan den 2015eko abenduan Euskalduna Jauregian.

Dudarik gabe, gure erakundearen historian mugarria izan da eta, argi eta garbi, etengabeko hobekuntzarako bidean kokatu gaitu.

Bestalde, Emtesporten Kudeaketa ereduak, gure KALITATE POLITIKA oinarri duena, honako aitortzak ere jaso izan ditu:

  • ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria
  • ISO 14001 Ingurumen Ziurtagiria
  • ISO 45001 Arriskuen Prebentziorako Ziurtagiria
  • Kirol-instalazioen eta -erakundeen kudeaketa hobetzeko ziurtagiria.