Aurten ere, EMTESPORTek agerian utzi nahi du kirol-zentroetan askotan ahaztuta dagoen kolektibo batekin duen konpromisoa: dibertsitate funtzionala duten pertsonekin duen konpromisoa. Gure ustez, hausnarketarako eta konpromisorako eguna izan behar du.
HAMARKADA BAT BAINO GEHIAGO IKUSARAZTEN
Dakizuenez, 10 urte baino gehiagoz ospatu dugu KIROL EGOKITUAREN EMTESPORT ASTEA: sentsibilizazio-jardunaldi batzuk, kolektibo horiek kirol-arloan dituzten arazoen berri emateko, baina, batez ere, une hori bere egiteko eta aldarrikapen-aste bihurtzeko, non haiek izango baitira gure zentro guztietako protagonistak.
LASTER ELKARTUKO GARA BERRIRO
Oraingo honetan (eta bigarren urtez) atzeratu egin behar izan dugu jardunaldi horien ospakizuna, begi-bistako arrazoiengatik. Baina hau laster amaituko dela dakigunez, laster berriro elkartuko garela iragartzen dizuegu. Eguraldi ona iristen denean eta aire zabalean biltzen garenean (datorren udaberrian), jarduera dibertigarri ugari proposatuko dizkizuegu, eta horiek aitzakia polita izango dira parte hartzen duzuen elkarte guztiekin eta jardunaldi hauek posible egiten dituzuen boluntario guztiekin berriro elkartzeko. Ados zaude?
LASTER ARTE!